
Memoria osagarria formateatu
Aukeratu
Menua
>
Aplikazioak
>
Bulegoa
>
Fitxat.
kude.
.
Memoria masiboa birformateatzen denean, datu guztiak
behin betiko galtzen dira. Memoria masiboa formateatu
aurretik, egin gorde nahi dituzun datuen segurtasun kopia.
Nokia Ovi Suite erabil dezakezu datuen segurtasun kopia
ordenagailu bateragarri batean egiteko. Baliteke eskubide
digitalen kudeaketa (DRM) teknologiek eragoztea segurtasun
kopia egindako zenbait datu berrezartzea. Zure
edukiarentzako erabilitako DRMei buruzko informazio
gehiagorako, jarri harremanetan zure zerbitzu-
hornitzailearekin.
Memoria osagarria formateatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Format. memor. masiboa
. Ez formateatu memoria
osagarria ordenagailuaren softwarearekin honen jarduera
kalte dezake eta.
Formateatzeak ez du memoria osagarrian gordetako datu
konfidentzial guztiak behin betiko ezabatu direnik
bermatzen. Formateatze estandarrak formateatutako
eremua leku libre gisa markatzen ditu eta fitxategiak berriro
aurkitzeko helbideak ezabatzen ditu bakarrik.
Formateatutako edo gainidatzitako datuak oraindik
berreskura litezke berreskuratze tresna eta software
bereziarekin.