Arazo konponketa
Maiz egiten diren galderak ikusteko, ikus produktuaren
laguntza zerbitzua www.nokia.com/support helbidean.
Q: Zein da blokeo, PIN eta PUK kodeen pasahitza?
A: Blokeo-kode lehenetsia 12345 da. Blokeo-kodea ahazten
baduzu, jo telefonoaren hornitzailearengana. PIN edo PUK
kodea ahazten baduzu, edo kodea oraindik jaso ez baduzu,
jo zure zerbitzu hornitzailearengana.
Pasahitzei buruzko informazio gehiago jasotzeko, jo zure
sargune hornitzailearengana, adibidez, Interneteko zerbitzu
hornitzaile komertziala (ISP) edo sare zerbitzu hornitzailea.
Q: Nola itxi dezaket ez dabilen aplikazio bat?
A: Hautatu
Aukerak
>
Erakutsi aplik. irekiak
eta joan
aplikaziora menu-tekla erabiliz. Eduki sakatuta menu-tekla
aplikazioa irekitzeko eta hautatu
Aukerak
>
Irten
.
Q: Zergatik ez dira ondo ikusten irudiak?
A: Ziurtatu kamera lentearen babes-leihoak garbituta
daudela.
Q: Zergatik agertzen dira puntu zatarrak edo
distiratsuak, edo puntuak falta dira, pantailan gailua
pizterakoan?
A: Pantaila mota honen ezaugarri bat da hori. Baliteke
hainbat pantailek pixel edo puntu gutxiago izatea. Normala
da, ez da akats bat.
Q: Zergatik ezin du nire Nokia telefonoak GPS konexio
bat ezarri?
A: GPS konexioa ezartzeak segundo edo minutu batzuk iraun
ditzake. GPS konexioa ibilgailu baten barruan ezartzeak
denbora gehiago iraun dezake. Eraikuntza baten barnean
bazaude, zoaz kanpora seinale hobea jasotzeko. Kanpoan
bazaude, zoaz inguru irekiago batera. Ziurtatu eskuak e
duela telefonoko GPSaren antena estaltzen. Eguraldi
baldintza txarrek seinalearen indarrean eragin dezakete.
Ibilgailuetako leiho tindatuek (tenplatuek) satelitearen
seinaleak blokeatze dituzte.
Q: Zergatik ez dut nire lagunaren gailua aurkitzen
Bluetooth konektibitatea erabiliz?
A: Egiaztatu bi telefonoak bateragarriak direla, Bluetooth
konexioa aktibatua daukatela eta modu ezkutatuan ez
daudela. Halaber, ziurtatu gailuen arteko distantzia 10 metro
(33 oin) baino luzeagoa ez dela eta gailuen artean hormarik
edo oztoporik ez dagoela.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
144
Q: Zergatik ezin dut Bluetooth konexioa itxi?
A: Beste gailuren bat zure telefonora konektatua badago,
konexioa beste telefonoa erabiliz edo Bluetooth konexioa
desaktibatuz itxi dezakezu. Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Bluetootha
>
Bluetootha
>
Desaktibatu
.
Q: Zergatik ezin dut hari gabeko LAN (WLAN) sargune bat
ikusi nahiz eta bere eremuan egon?
A: Baliteke WLAN sarbide puntuak zerbitzu multzoen
adierazle (SSID) ezkutatu bat erabiltzea. Ezkutatutako SSID
erabiltzen duten sareetara sartzeko SSID egokia ezagutu
behar da eta sarerako WLAN Interneteko sargune bat zure
Nokia telefonoan sortzea beharrezkoa da.
Q: Nola itzal dezaket hari gabeko LAN (WLAN) aplikazioa
nire Nokia telefonoan?
A: WLAN aplikazioa Nokia telefonoan kasu hauetan
desaktibatzen da: konektatzen saiatzen ez bazara, beste
sargune batean konektatua ez bazaude edo eskuragarri
dauden sareetan bilatzen ez baduzu. Bateriaren kontsumoa
gehiago murrizteko, Nokia gailuak sareak bila ez ditzan ezar
dezakezu. WLAN aplikazioa desaktibatzen da atzealdeko
bilaketen bitartean.
Atzealdeko bilaketen ezarpenak aldatzeko, jarraitu
ondorengo urratsak:
1 Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
WLANa
.
2 Atzealdeko bilaketen arteko denbora tartea luzatzeko,
egokitu Sareen bilaketa atalaren denbora. Atzealdeko
bilaketak amaitzeko,
Erakutsi WLAN eskurag.
>
Inoiz
ez
aukeratu.
3 Aldaketak gordetzeko, sakatu
Atzera
.
Erakutsi WLAN eskurag.Inoiz ez
gisa ezartzen denean,
WLAN eskuragarritasunaren ikonoa ez da agertzen
hasierako pantailan. Hala ere, WLAN sare eskuragarriak
eskuz bila daitezke eta WLAN sareetara betiko moduan
konekta daiteke.
Q: Zer egin memoria beteta badago?
A: Ezabatu elementuak memoriatik.
Ez dago eragiketa
egiteko adina memoriarik. Lehenik, datu batzuk
ezabatu.
edo
Memoria gutxi libre. Telefonoaren
memorian datuak ezabatu.
oharra erakusten bada aldi
berean hainbat elementu ezabatzen ari zarenean, ezabatu
elementuak banan-banan txikienetatik hasita.
Q: Zergatik ezin dut kontaktu bat hautatu mezu
batentzat?
A: Kontaktuen txartelak ez dauka telefono zenbaki, helbide
edo helbide elektronikorik. Aukeratu
Menua
>
Kontaktuak
eta dagokion kontaktua eta editatu
kontaktuaren txartela.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
145
Q: Nola amaitu dezaket datu konexioa gailua behin eta
berriz datu konexio bat ezartzen saiatzen denean?
A: Baliteke gailua multimedia mezu bat berreskuratzen
saiatzen egotea multimedia mezuen zentrotik. Telefonoak
datu-konexiorik egin ez dezan, hautatu
Menua
>
Mezularitza
eta
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Multimedia
mezua
>
Multimedia berreskuratz.
. Hautatu
Eskuzkoa
multimedia mezularitza zentroak mezuak geroago
berreskuratu ahal izateko, edo
Desaktibatu
jasotzen diren
multimedia mezu guztiak ezikusteko.
Eskuzkoa
aukeratuz
gero, jakinarazpen bat jasoko duzu multimedia mezu
zentroan mezu bat jasotakoan.
Desaktibatu
hautatuz gero,
gailuak ez du multimedia mezuei lotutako sare konexiorik
ezarriko.
Telefonoak pakete-datuen konexioa behar duen aplikazio
edo ekintza bat hasten duzun kasuetan soilik erabiltzea nahi
baduzu, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Admin. ezarp.
>
Pakete-datuak
>
Pakete-datuen konexioa
>
Behar denean
.
Honek laguntzen ez badu, itzali telefonoa eta berriz piztu.
Q: Erabil al dezaket nire Nokia gailua fax modem gisa
ordenagailu bateragarri batean?
A: Ezin duzu zure gailua fax modem gisa erabili. Hala ere, dei
desbideraketarekin (sareko zerbitzua), sarrerako fax deiak
beste fax zenbaki batera desbidera daitezke.
Q: Pantaila nola kalibra dezaket?
A: Pantaila lantegian kalibratzen da. Pantaila berriro
kalibratu behar bada, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Ukipen-sarrera
>
Ukimen-pantai.
kalibratu
. Jarraitu argibideak.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
146