Partekatu on-line
Argazkiak eta bideoak parteka ditzakezu sareko album
bateragarrietan, weblogetan edo sareko bestelako
partekatze zerbitzuetan. Edukia karga dezakezu, amaitu
gabeko mezuak eta zirriborroak gorde eta beranduago
haiekin jarraitu eta albumetako edukia ikusi. Eduki mota
bateragarriak zerbitzu-hornitzailearen araberakoak dira.
Argazkiak eta bideoak sarean partekatzeko, argazkiak
partekatzeko zerbitzu batean erregistratuta egon behar
duzu. Normalean zerbitzu-hornitzailearen webgunean
harpide zaitezke zerbitzu hauetara. Azalpen gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zerbitzu hau erabiltzerakoan, datu kopuru handiak igor
daitezke zure zerbitzu-hornitzailearen sarearen bidez.
Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo
ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Konektatzeko modu gomendatua WLAN da.
Argazkiak ataleko fitxategi bat sareko zerbitzu batera
kargatzeko, hautatu
Menua
>
Argazkiak
, nahi duzun
fitxategia eta
Aukerak
>
Bidali
>
Kargatu
edo
Partekatu
Ovi-n
.
Aplikazioari eta zerbitzu bateragarriei buruzko informazio
gehiagorako, zoaz tokiko Nokiaren webguneko
produktuaren laguntza atalera.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
110