
Telebista irteera-modua
Ateratako irudiak eta grabatutako bideoklipak telebista
bateragarri batean ikusteko, erabili Nokiaren bideo
konektagarritasun kablea.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
107

Telebistan irudiak eta bideoklipak ikusi aurretik, baliteke
telebista irteeraren ezarpenak eta itxura-erlazioa
konfiguratu behar izatea.
Irudiak eta bideoklipak telebista batean ikusteko, egin
ondorengoa:
1 Konektatu Nokiaren bideo konektagarritasun kablea
telebista bateragarri baten bideo sarrerara.
2 Konektatu Nokiaren bideo konektagarritasun kablearen
beste muturra telefonoaren Nokia AV konektorera.
3 Baliteke kable modua hautatu behar izatea.
4 Hautatu
Menua
>
Argazkiak
eta arakatu ikusi nahi
duzun fitxategia.
Audio guztia, dei aktiboak, bideoklip audio estereoa, teklatu
tonuak eta dei-tonua barne, telebistara bideratuta daude
Nokiaren konektagarritasun kablea telefonora konektatuta
dagoenean. Telefonoaren mikrofonoa beti bezala erabil
dezakezu.
Bideoklipak ez beste edukiarekin, telebistaren pantailan
telefonoaren pantailan agertzen dena ikus daiteke.
Bideoklipak telebistaren pantailan soilik bistaratzen dira, eta
ez telefonoaren pantailan.
Irudiak diaporama batean ikus ditzakezu telebistan. Album
bateko elementu guztiak edo markatutako irudiak telebistan
pantaila osoko moduan agertzen dira hautatutako musika
erreproduzitzen den bitartean.
Telebistaren irudiaren kalitatea ezberdina izan daiteke
pantaila bereizmen desberdinak direla eta.
Ezin duzu kameraren bisore gisa erabili telebista TB irteera
moduan.
Hari gabeko irrati seinaleak, hala nola sarrerako deiak,
telebistaren irudian interferentziak eragin lezakete.