
Bideoak
Bideoklipak airearen bidezko Internet bideo zerbitzu
bateragarrien bitartez deskarga eta zuzenean erreproduzi
ditzakezu (sareko zerbitzua) datu-pakete edo WLAN konexio
bat erabiliz. Bideoklipak ordenagailu bateragarri batetik
telefonora transferi ditzakezu hauek ikusteko.
Bideoak deskargatzean datu kantitate handiak igor daitezke
zure zerbitzu-hornitzailearen sarearen bidez. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo zure
zerbitzu hornitzailearengana.
Telefonoak zerbitzu lehenetsiak eduki ditzake.
Zerbitzu-hornitzaileek doako edukiak eskain ditzakete baina
baita gastuak kargatu ere. Prezioa zerbitzuan egiaztatu edo
zerbitzari-hornitzaileagandik lortu.