
Bideoak zure ordenagailutik transferitu
Transferitu zure bideoklipak gailu bateragarrietatik USB datu
kable bateragarri bat erabiliz. Gailuak onartzen duen formatu
batean dauden bideoklipak soilik erakusten dira.
1 Telefonoa ordenagailu batean fitxategiak transferi
ditzakezun memoria masibo gisa ikusteko, konektatu
USB datu kable bat erabiliz.
2 Aukeratu
Biltegiratze masiboa
konexio modu gisa.
3 Aukeratu zure ordenagailutik kopiatu nahi dituzun
bideoklipak.
4 Mugitu bideoklipak zure telefonoaren memoria
osagarriaren E:\Nire bideoak karpetara edo,
eskuragarri badago, memoria-txartel baten F:\Nire
bideoak karpetara.
Transferitutako bideoklipak nire bideoak karpetan
agertzen dira.