Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko UMTS konexio bat beharrezkoa da.
Bideo partekatzea erabiltzeko duzun ahalmena UMTS
sarearen eskuragarritasunaren araberakoa da. Zerbitzuaren,
UMTS sare eskuragarritasunaren eta zerbitzua
erabiltzeagatik aplikatutako tarifen inguruko informazio
gehiagorako, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.
Bideo partekatzea erabiltzeko, egiaztatu hurrengoa:
•
Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dago.
•
UMTS konexio aktibo bat daukazu eta UMTS sarearen
estalduran zaude. UMTS sarea bideoa partekatu
bitartean uzten baduzu, partekatzea amaitu egingo da
baina ahots deiarekin jarraitu ahal izango duzu.
•
Igorlea eta hartzailea UMTS sarean erregistratuta daude.
Norbait partekatze saio batera gonbidatzen baduzu eta
hartzailearen telefonoa UMTS sarearen estalduran ez
badago, bideo partekatzea instalatua ez badauka edo
pertsonarteko konexioa ezarria ez badu, hartzaileak ez
du gonbidapenik jasoko. Hartzaileak gonbidapena ezin
duela onartu adierazten duen errore mezu bat jasoko
duzu.