Ezarpenak
Bideo partekatzea ezartzeko, pertsonarteko eta UMTS
konexio ezarpenak beharrezkoak dira.
Pertsonarteko konexio ezarpenak
Pertsonarteko konexioa Session Initiation Protocol (SIP)
bezala ere ezagutzen da. Bideo partekatzea erabiltzen hasi
baino lehen SIP profilaren ezarpenak telefonoan konfiguratu
behar dira. Eskatu zure zerbitzu hornitzaileari SIP profilaren
ezarpenak eta gorde telefonoan. Zerbitzu hornitzaileak
ezarpenak bidali edo beharrezko parametroen zerrenda bat
eman zaitzake.
Kontaktuen txartel batean SIP helbide bat gehitzeko:
1 Aukeratu
Menua
>
Kontaktuak
.
2 Ireki kontaktua edo sortu kontaktu bat.
3 Aukeratu
Aukerak
>
Editatu
.
4 Aukeratu
Aukerak
>
Gehitu xehetasuna
>
Partekatu
bideoa
.
5 Idatzi SIP helbidea erabiltzailea@domeinuarenizena
formatuan (IP helbide bat erabil dezakezu domeinu
baten izenaren ordez).
Kontaktuaren SIP helbidea ez badakizu, hartzailearen
telefono zenbakia sartzen saia zaitezke herrialdeko
aurrezenbakiarekin bideoa partekatzeko (sarearen
zerbitzu hornitzaileak onartzen badu).
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
43
UMTS konexioaren ezarpenak
Zure UMTS konexioa konfiguratzeko:
•
UMTS sare bat erabiltzeko akordio bat ezartzeko jo zure
zerbitzu hornitzailearengana.
•
Ziurtatu telefonoarentzako UMTS sarguneko
konexioaren ezarpenak zuzenki konfiguratuta daudela.
Ezarpenei buruzko informazio gehiago jasotzeko, jo zure
zerbitzu hornitzailearengana.