
Osagarrien ezarpenak
Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Osagarriak
.
Osagarrien konektore batzuk telefonoan zein motatako
osagarria konektatua dagoen adierazten dute.
Aukeratu osagairen bat eta honako hauetatik:
Profil lehenetsia — Ezarri zein profil aktibatzea nahi duzun
osagarri bateragarriren bat zure telefonora
konektatzerakoan.
Erantzun automatikoa — Aukeratu zure telefonoak
sarrerako dei bat duzunean bost segundo ondoren
automatikoki erantzutea nahi duzun ala ez. Tonu mota
Behin bip egin
edo
Mutu
gisa ezartzen bada, erantzun
automatikoa desgaitzen da.
Argiak — Ezarri denboraz kanpo geratzean argiak piztuta
jarraitzea nahi duzun ala ez.
Ezarpen eskuragarriak osagarriaren motaren menpe daude.
Telebistarako irteera ezarpenak
Telebistarako irteera konexioaren ezarpenak aldatzeko,
aukeratu
TB-irteera
eta honako hauetatik:
Profil lehenetsia — Ezarri zein profil aktibatzea nahi duzun
Nokiaren bideo konexiorako kable bat zure telefonora
konektatzerakoan.
TB itxura-erlazioa — Aukeratu telebistaren eskala erlazioa:
Arrunta
edo
Pantaila zabala
pantaila zabaleko telebistetan.
TB-sistema — Aukeratu zure telebistarekin bateragarria
den bideo analogikoaren seinale sistema.
Keinukari-iragazkia — Zure telebistako pantailaren irudi
kalitatea hobetzeko, aukeratu
Aktibatu
. Gerta daiteke
iragazki keinukariak irudiaren dirdira ez gutxitzea telebista
pantaila guztietan.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
135