
Ziurtagirien kudeaketa
Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telef.
kudeaketa
>
Seg..-ezarpenak
>
Ziurtagirien
kudeaketa
.
Ziurtagiri digitalak Interneteko bankuetara, zenbait
webgunetara edo urrutiko zerbitzari batera konektatzeko
erabili behar dira, hau da, informazio konfidentziala
bidaltzen den ekintzetan. Halaber, birus edo beste software
maltzurren arriskua murrizteko, eta deskargatutako eta
instalatutako softwarearen egiazkotasuna ziurtatzeko ere
erabiliko dira.
Aukeratu hauetatik:
Autoritate ziurtagiriak — Ikusi eta editatu autoritate
ziurtagiriak.
Gune fidag. ziurtagiriak — Ikusi eta editatu gune
fidagarrien ziurtagiriak.
Ziurtagiri pertsonalak — Ikusi eta editatu ziurtagiri
pertsonalak.
Telefono ziurtagiriak — Ikusi eta editatu telefonoko
ziurtagiriak.
Ziurtagiri digitalek ez dute segurtasuna bermatzen;
softwarearen jatorria egiaztatzeko erabiltzen dira.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa
eta software instalazioarekin lotuta egon daitezkeen
arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren, ziurtagiri
horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri
hori benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak
soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes motarik.
Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak
edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua
izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria izan behar
lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.
Ziurtagiriaren xehetasunak ikusi — egiazkotasuna
aztertu
Zerbitzari batez fidatu ahal izateko, egiaztatu bere
ziurtagiriaren sinadura eta baliozkotasuna.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela edo zure
telefonoan segurtasun ziurtagiri egokia ez duzula
jakinaraziko zaizu.
Ziurtagiri baten xehetasunak egiaztatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ziurtagiriaren xehetas.
. Ziurtagiriaren
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
137

baliozkotasuna egiaztatzen da eta hauetako oharren bat
ikusiko da:
Ziurtagiria ez da fidagarria — Ez duzu ziurtagiria
erabiltzeko aplikaziorik zehaztu.
Ziurtagiria iraungita — Ziurtagiriaren baliozkotasun epea
iraungi da.
Ziurtagiria ez da oraindik balioduna — Ziurtagiriaren
baliozkotasun epea oraindik ez da hasi.
Ziurtagiri hondatuta — Ziurtagiria ezin da erabili. Jo
ziurtagiri hornitzailearengana.
Segurtasun ezarpenak aldatu
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.
Autoritate ziurtagiri baten ezarpenak aldatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Fidagarrit.-ezarpenak
. Ziurtagiriaren arabera,
aukeratutako ziurtagiria erabil dezaketen aplikazioen
zerrenda agertzen da. Adibidez:
Symbian instalazioa: Bai — Ziurtagiri honek Symbian
sistema eragileko aplikazio berrien iturriak ziurtatzen ditu.
Internet: Bai — Ziurtagiri honek zerbitzariak ziurtatzen ditu.
Aplikazio instalazioa: Bai — Ziurtagiri honek Java™
aplikazio berrien jatorria ziurtatzen du.
Balioa aldatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Aldatu segurt.-
ezarpenak
.