Deskonektatuta profila
Lineaz kanpoko profilarekin, telefonoa erabil dezakezu
haririk gabeko sare zelularrera konektatu gabe. Lineaz kanpo
profila aktibatuta dagoenean, telefonoa SIM txartelik gabe
erabil daiteke.
Aktibatu lineaz kanpoko profila
Sakatu labur pizteko tekla eta aukeratu
Lineaz kanpo
.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen duzunean, sare
zelularreko konexioa ixten da. Telefonotik eta telefonorako
sare zelularreko Irrati frekuentzia seinale guztiak mozten
dira. Sare zelularra erabiliz mezuak bidaltzen saiatzen bazara
irteera erretiluan jartzen dira geroago bidaltzeko.
Garrantzitsua: Lineaz kanpoko profilean ezin da deirik egin
edo jaso, ezta haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten
beste funtzio batzuk erabili ere. Hala ere, zure telefonoan
ezarritako larrialdi zenbaki ofizialera dei liteke ere. Deiak
egin ahal izateko, lehenik eta behin profilak aldatu eta, gero,
telefonoaren funtzionalitatea aktibatu behar da. Gailua
blokeatua izan bada, sar ezazu blokeatzeko kodea.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen duzunean, haririk gabeko
LAN bat erabil dezakezu, posta elektronikoa edo Interneta
aratzeko esaterako. Bluetooth konexioa ere erabil daiteke
deskonektatuta profila aktibatuta dagoenean. Haririk
gabeko LAN edo Bluetooth konexioak hasterakoan eta
erabiltzerakoan gogoratu baliozkoak diren edozein
betekizun betetzen.