
Pantailako adierazleak
Adierazle orokorrak
Ukipen pantaila eta teklatua blokeatuta daude.
Gailuak isilpean abisatzen zaitu sarrerako deiak
edo mezuak jasotzean.
Alarma ezarri duzu.
Epea ezarrita duen profila erabiltzen ari zara.
Dei-adierazleak
Norbait deika aritu da.
Bigarren telefono-linea erabiltzen ari zara
(sareko zerbitzua).
Gailua konfiguratu duzu sarrerako deiak beste
zenbaki batera desbideratzeko (sareko
zerbitzua). Bi telefono-linea badituzu,
zenbakiak telefono-linea aktiboa adieraziko du.
Gailua prest dago Interneteko deiak egiteko.
Datu-dei bat abian duzu (sareko zerbitzua).
Mezularitza-adierazleak
Irakurri gabeko mezuak dituzu. Adierazleak
keinu egiten badu, SIM txartela beteta egon
daiteke mezuentzat.
Mezu elektroniko berria jaso duzu.
Bidaltzeko zain dauden mezuak dituzu irteera-
erretiluan.
Sare-adierazleak
Gailua GSM sare batera konektatuta dago
(sareko zerbitzua).
Gailua 3G sare batera konektatuta dago (sareko
zerbitzua).
GPRS pakete-datuen konexioa duzu (sareko
zerbitzua). ikurrak konexioa zain dagoela
adierazten du eta ikurrak konexioa ezartzen
ari dela.
EGPRS pakete-datuen konexioa duzu (sareko
zerbitzua). ikurrak konexioa zain dagoela
adierazten du eta ikurrak konexioa ezartzen
ari dela.
3G pakete-datuen konexioa duzu (sareko
zerbitzua). ikurrak konexioa eten dela
adierazten du eta ikurrak konexioa ezartzen
ari dela.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
30

HSDPA (High-Speed Downlink Packet Access)
konexioa duzu (sareko zerbitzua). ikurrak
konexioa eten dela adierazten du eta ikurrak
konexioa ezartzen ari dela.
WLAN konexioa eskuragarri dago (sareko
zerbitzua).
ikurrak konexioa enkriptatuta
dagoela adierazten du eta ikurrak konexioa
ez dagoela enkriptatuta.
Konexio-adierazleak
Bluetootha aktibo dago.
ikurrak gailua
datuak bidaltzen ari dela adierazten du.
Adierazleak keinu egiten badu, zure telefonoa
beste gailu batera konektatzen saiatzen arituko
da.
Gailuan USB kable bat konektatu duzu.
GPSa aktibo dago.
Gailua sinkronizatzen ari da.
FM-transmisorea aktibo dago, baina ez da
transmititzen ari.
ikurrak FM-transmisorea
transmititzen ari dela adierazten du.
Gailuan entzungailu bateragarri bat konektatu
duzu.
Gailuan TB irteera-kable bateragarri bat
konektatu duzu.
Gailuan testu-telefono bateragarri bat
konektatu duzu.