
Konexio seguruak
Segurtasun adierazlea ( ) konexioa dagoen bitartean
bistaratzen bada, telefonoa eta Interneteko atebide edo
zerbitzariaren arteko datu transmisioa kodifikatuta egongo
da.
Segurtasun ikonoak ez du esan nahi ataka eta edukiaren
zerbitzariaren (datuak gordetzen diren tokiaren) arteko datu
igorpena segurua denik. Zerbitzu-hornitzaileak pasagunea
eta edukien zerbitzariaren arteko datu igorpena ziurtatzen
du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu batzuentzat beharrezkoak
izan daitezke, adibidez bankuen zerbitzuak. Zerbitzariaren
identitatea egiazkoa ez dela edo zure telefonoan segurtasun
ziurtagiri egokia ez duzula jakinaraziko zaizu. Informazio
gehiago jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa
eta software instalazioarekin lotuta egon daitezkeen
arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren, ziurtagiri
horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri
hori benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak
soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes motarik.
Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak
edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua
izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria izan behar
lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
82

Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.