GPS konexioak sortzeko gomendioak
Satelitearen seinalearen egoera egiaztatu
Telefonoak zenbat satelite aurkitu dituen jakiteko eta
seinalea jasotzen ari den jakiteko, aukeratu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kokapena
eta
GPS datuak
>
Aukerak
>
Satelitearen egoera
.
Gailuak sateliteak aurkitu baditu, satelite bakoitzeko barra
bat erakutsiko da satelite informazioaren bistan. Barra
zenbat eta luzeagoa izan, are eta indartsuagoa izango da
satelitearen seinalea. Satelite seinaletik zure kokapena
kalkulatzeko adina datu jaso dituenean gailuak, barraren
kolorea aldatuko da.
Aurkitutako sateliteen kokapena ikusteko, aukeratu
Ald.
ikusp.
.
Hasieran, gutxienez, lau satelitetatik jaso beharko ditu
seinaleak zure gailuak, zure kokapena kalkulatu ahal izateko.
Behin hasierako kalkulua eginda, baliteke, zure kokapena
kalkulatzen jarraitzeko, hiru satelite soilik erabiltzea. Hala
ere, normalean, zenbat eta satelite gehiago aurkitu, orduan
eta zehaztasun hobea izango da.
Ezin bada satelite seinalerik aurkitu, egizu honakoa:
•
Leku estali batetan bazaude, joan zeru irekira seinale
hobea jasotzeko.
•
Kanpoaldean bazaude, mugitu leku zabalago batetara.
•
Egiaztatu eskua GPS antena estaltzen ez duela.
•
Eguraldi baldintzak txarrak badira, seinalearen
indarrean eragin dezake.
•
Ibilgailu batzuk leiho tindatuak (atermikoak) dituzte eta
satelitearen seinalea blokea dezakete.