
Datu paketeen ezarpenak
Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Admin. ezarp.
>
Pakete-datuak
.
Datu paketeen ezarpenek datu paketeen konexioa erabiltzen
duten sargune guztiengan daukate eragina.
Aukeratu hauetatik:
Pakete-datuen konexioa —
Eskuragarri denean
aukeratzen baduzu eta datu paketeak onartzen dituen sare
batean bazaude, telefonoa datu paketeen sarean
erregistratzen da. Datu pakete konexio aktibo bat sortzea
(adibidez, mezu elektronikoak bidali eta jasotzeko)
telefonoak beharrezkoa denean datu pakete konexio bat
sortzea baino bizkorragoa da. Datu pakete estaldurarik ez
badago, telefonoa noizbehinka datu paketeen konexioa
ezartzen saiatuko da.
Behar denean
aukeratuz gero,
telefonoak datu paketeen konexioa erabiltzen du horren
beharra daukan aplikazio edo ekintzaren bat abiarazten
baduzu.
Sarbidea — Sargunearen izena beharrezkoa da zure
telefonoa datu paketeen modem gisa erabili nahi baduzu
ordenagailu bateragarri batean.
Abiad. hand. pak. sarbid. — Gaitu edo desgaitu HSDPAren
erabilera (sareko zerbitzua) UMTS sareetan.