
Bluetooth konexioari buruz
Bluetooth konexioarekin, hari gabe konekta zaitezke beste
gailu bateragarriekin, hala nola telefono mugikor,
ordenagailu, aurikularrak eta autoaren kitak.
Konexioa irudiak, bideo klipak, musika, soinu klipak eta
oharrak bidaltzeko erabil dezakezu, baita zure ordenagailu
bateragarritik fitxategiak transferitzeko edo irudiak
inprimagailu bateragarri batetan inprimatzeko ere.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten denez,
konektatutako gailuek ez dute elkarri begira egon beharrik.
Halere, gehienez elkarrengandik 10 metrora (33 oin) egon
behar dute eta, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko
hormak edo tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 +
EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: Telefono-
sarea (DUN), Object Push profila (OPP), fitxategi-
transferentzia profila (FTP), eskulibrekoen profila (HFP),
entzungailuen profila (HSP), oinarrizko irudigintza profila
(BIP), urruneko SIM sarbiderako profila (SimAP), gailu-
identifikatzaile profila (DI), kontaktuetarako sarbiderako
profila (PBAP), audio/bideo banaketa orokorrerako profila
(GAVDP), urruneko audio/bideo kontrolaren profila (AVRCP),
audio banaketa aurreratuaren profila (A2DP) . Bluetooth
teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia
konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili behar
dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu
horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar
gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako
gailuetarako konexioak soilik ezar daitezke.