
Datu konexioak eta sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak onartzen ditu (sare
zerbitzua), GSM sarean GPRS konexioa, esaterako. Gailua GSM
eta UMTS sareetan erabiltzen denean, aldi berean datu
konexio asko egon daitezke aktibatuta eta sarguneek datu
konexio bat parteka dezakete. UMTS sarean, datu konexioek
aktibatuta jarraitzen dute ahots-deietan.
WLAN konexioa ere erabil daiteke. Aldi bakoitzean konexio
bakarra egon daiteke aktibo hari gabeko LAN sare batean,
baina interneteko sargune bera aplikazio bat baino gehiagok
erabil dezakete.
Datu konexio bat ezartzeko sargune bat behar da. Sargune
mota desberdinak zehatz daitezke, adibidez:
•
MMS sargunea multimedia mezuak bidali eta jasotzeko
•
Interneteko sargunea (IAP) mezu elektronikoak bidali
eta jasotzeko eta internetera konektatzeko
Zure zerbitzu-hornitzaileari galdetu lortu nahi duzun
zerbitzuarentzako zein sargune mota behar den. Datu-
pakete konexio zerbitzuei buruzko eskuragarritasuna eta
harpidetzari buruz gehiago jakiteko jar zaitez harremanetan
zure zerbitzu hornitzailearekin.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
67