WLANari buruz
Hari gabeko tokiko sare (WLAN) bidezko konexioa
erabiltzeko, kokapenean sare bat erabilgarri egon behar du,
eta gailua WLAN horretara konektatu behar da. WLAN batzuk
babestuta daude eta zerbitzu hornitzaileak emandako
sarbide gako bat beharko duzu haiei konektatzeko.
WLAN erabiltzea murriztuta egon daiteke zenbait
herrialdetan. Frantzian, adibidez, WLAN sareak tokien
barruan baino ezin dira erabili. Informazio gehiagorako, jarri
harremanetan tokiko agintariekin.
WLAN erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzioak
erabiltzen diren bitartean atzealdean funtzionatzen
dutenek, bateria gehiago behar dute, bateriaren bizitza
murriztuz.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren
segurtasuna hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu beti.
Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure datuetan
baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
68