
Ovi kontaktuak zerbitzuaren ezarpenak
Hautatu
Aukerak
>
Ezarpenak
.
Hautatu aukera hauetariko bat:
Kontua — Sartu zure kontuaren xehetasunetara eta zehaztu
zure ikusgaitasuna besteen bilaketetarako.
Presentzia — Erakutsi kontaktuei zure kokapenari buruzko
informazioa eta baimendu zure kontaktuek telefono dei bat
egiten ari zarela ikustea (deien egoera).
Pertsonalizazioa — Aldatu Ovi kontaktuak aplikazioaren
saio-hasierari eta tonuei erlazionatutako ezarpenak eta
onartu lagunen gonbidapenak automatikoki.
Konexioa — Hautatu erabili beharreko sare-konexioa eta
aktibatu ibiltaritzaren jakinarazpenak.
Datu-paketeen konexioa erabiliz gero, datu-kopuru handiak
igor daitezke zerbitzu-hornitzailearen saretik. Datu
transmisioen kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo zure
sarearen zerbitzu-hornitzailearengana.
Irten — Amaitu txat aktibo guztiak eta itxi aplikazioa.