Nokia N97 - Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeei buruz

background image

Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeei buruz

Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeekin, eginbide

berriak eta funtzio hobetuak lor ditzakezu gailuarentzat.

Softwarea eguneratzeak gailuaren funtzionamendua ere

hobe dezake.

Gailuaren softwarea eguneratu aurretik, zure datu

pertsonalen babeskopia egitea gomendatzen da.

Abisua:

Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da

telefonoa erabili, ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa

amaitu eta telefonoa berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen

segurtasun-kopiak egiten dituzula softwarea eguneratu

aurretik.

Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate

handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula

egiaztatu edo kargagailura konektatu.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak eguneratu ondoren,

baliteke erabiltzailearen gidako argibideak eguneratuta ez

egotea.