
Sarbide kodeak
Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan zerbitzu
hornitzailearekin.
Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea (PIN) — Kode
honek zure SIM txartela baimendu gabeko erabileraren
kontra babesten du. PIN kodeak (4 eta 8 digitu artekoa)
gehienetan SIM txartelarekin batera dator. PIN kodea hiru
aldiz segidan gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu egingo
da eta PUK kodea beharko duzu desblokeatzeko.
UPIN kodea — Kode hau USIM txartelarekin batera dator.
USIM txartela SIM txartelaren bertsio hobetu bat da eta 3G
telefonoekin bateragarria da.
PIN2 kodea — Kode hau (4 eta 8 digitu artekoa) SIM txartel
batzuekin dator eta beharrezkoa da zure telefonoko funtzio
batzuetara sartu ahal izateko.
Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo kodeak zure
gailua erabilera baimendu gabearen kontra babesten
lagunduko dizu. Kode lehenetsia 12345 da. Kodea sor eta
alda dezakezu eta zure telefonoak kodea eska dezan ezar
dezakezu. Kode berria ezkutuan, leku seguru batetan eta
telefonotik urrun gorde. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa
blokeatuta badago, telefonoak laguntza teknikoa beharko
du. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko datu
pertsonal guztiak ezaba daitezke. Informazio gehiagorako,
jarri harremanetan Nokia Care puntuarekin edo gailuaren
banatzailearekin.
Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK) eta PUK2
kodea — Kode hauek (8 digitu) beharrezkoak dira
blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak aldatzeko, hurrenez
hurren. Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz, jarri
harremanetan zure SIM txartelaren sareko zerbitzu-
hornitzailearekin.
UPUK kodea — Kode hau (8 digitu) beharrezkoa da
blokeatutako UPIN kodea aldatzeko. Kodea USIM
txartelarekin batera ez badator, jarri harremanetan zure
USIM txartelaren sareko zerbitzu-hornitzailearekin.
IMEI (nazioarteko ekipamendu mugikorren identitate)
zenbakia — Zenbaki hori (15 edo 17 digitu) baliozko gailuak
GSM sarean identifikatzeko erabiltzen da. Adibidez, gailua
lapurtzen badizute, sarera sartzea blokea dezakezu.
Gailuaren IMEI zenbakia bateriaren azpian aurki dezakezu.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
11