
Bateria kargatu
Bateria erdizka kargatu da fabrikan. Ez da telefonoa aurretik
kargatu behar. Telefonoak karga gutxi daukala adierazten
badu, egin hurrengoa:
Kargatze arrunta
1 Konektatu kargagailua paretako entxufera.
2 Konektatu kargagailua telefonora. Bateria kargatzen ari
denean USB konektorearen ondoan dagoen karga
adierazlearen argia pizten da.
3 Telefonoak karga osoa adierazten duenean,
deskonektatu kargagailua telefonotik eta ondoren
paretako entxufetik.
Bateria ez da denbora zehatz batean zehar kargatu behar eta
kargatzen den bitartean telefonoa erabil dezakezu. Bateria
guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
18

pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu
batzuk igaro litezke.
Aholkua: Kargagailua entxufetik deskonektatu erabiltzen ari
ez bada. Entxufera konektatutako kargagailu batek argi-
indarra gastatzen du, telefonora konektatuta ez badago ere.
USB bidez kargatzea
USB bidez karga dezakezu horma entxufe bat eskuragarri ez
duzunean. USB bidez kargatzerakoan, telefonoa kargatu
bitartean ere datuak transferi ditzakezu.
1 Konektatu USB gailu bateragarri bat zure telefonora USB
kable bateragarria erabiliz.
Kargatzeko erabiltzen den gailuaren arabera, baliteke
kargatzen hasteko denbora behar izatea.
2 Telefonoa piztuta badago, eskuragarri dauden USB
aukeren artean hauta dezakezu pantailan.
Oharra: Denbora luzez funtzionatu edo kargatu ondoren,
telefonoa edo kargagailua bero daitezke. Gehienetan, hau
gertatzea normala da. Telefonoa edo kargagailua behar
bezala funtzionatzen ez dutela uste baduzu, eraman gertuen
dagoen baimendutako zerbitzu gunera.