
SIM txartela eta bateria sartzea
Jarraitu argibideak atzeko estalkia ez hondatzeko.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea
deskonektatu.
1 Kendu atzeko estalkia telefonoaren beheko aldetik
altxatuta.
2 Bateria sartuta badago, altxa bateria geziaren
norabidean eta kendu.
3 Atera SIM txartelaren euskarria eta sartu SIM txartela.
Ziurtatu txartelaren urre koloreko kontaktua behera
begira dagoela eta txartelaren koska euskarriaren
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
15

koskarekin bat datorrela. Sartu SIM txartelaren euskarria
bere tokian.
4 Parekatu bateriaren konektoreak bateriaren zirrikituko
dagozkien konektoreekin eta sartu bateria geziaren
norabidean.
5 Atzeko estalkia jartzeko, kokatu goiko mihiak haien
zuloetan eta estutu estalkia bere lekuan sartzen den arte.