
Teklatua
Telefonoak teklatu osoa du. Teklatua irekitzeko, bultza
ukimen-pantaila gora. Aplikazio guztietan, pantaila
automatikoki biratzen da modu bertikaletik horizontalera
teklatua irekitzen duzunean.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
22

1 Maius tekla. Maiuskula eta minuskula moduen artean
aldatzeko, Maius tekla bitan sakatu. Maiuskulan dagoen
letra bakar bat minuskula moduan sartzeko, edo
minuskulan dagoen letra bakar bat maiuskula moduan
sartzeko, sakatu Maius tekla eta gero nahi den alfabeto
tekla.
2 Zuriune-tekla
3 Ikur-tekla. Teklatuan erakusten ez diren karaktere
bereziak sartzeko, sakatu ikurren tekla behin eta hautatu
nahi duzun karakterean taulan.
4 Funtzio-tekla. Teklen goialdean agertzen diren
karaktere bereziak sartzeko, sakatu behin funtzio-tekla
eta, ondoren, sakatu nahi duzun tekla. Karaktere berezi
bat baino gehiago jarraian sartzeko, sakatu bitan eta
azkar funtzio-tekla. Modu normalera itzultzeko, sakatu
funtzio tekla behin.
5 Atzera-tekla. Karaktere bat ezabatzeko, sakatu atzera-
tekla. Hainbat karaktere ezabatzeko, eduki sakatuta
atzera-tekla.
Sartu teklatuan erakusten ez diren hizkiak
Hizkien aldagaiak idatz daitezke, adibidez, azentu-markadun
hizkiak. á hizkia txertatzeko, eduki sakatuta ikurren tekla eta,
aldi berean, sakatu A tekla behin eta berriz, nahi duzun
karakterea bistaratu arte. Hizkien ordena eta
erabilgarritasuna hautatutako idazketa-hizkuntzaren
araberakoa da.