
Ukimen-pantailaren ekintzak
Erabili ukimen-pantaila atzamarrarekin edo boligrafo
batekin (eskuragarri badago).
Garrantzitsua: Gailu honentzako Nokiak onartutako arkatza
bakarrik erabili. Beste edozein arkatz erabiltzeak gailuaren
garantia baliogabetu dezake eta gainera ukipen-pantaila
kaltetu dezake. Saihes ezazu ukipen-pantaila urratzea. Ez
erabili inoiz luma, arkatz edo beste edozein objektu zorrotzik
ukipen-pantailan idazteko.
Sakatu eta sakatu bi aldiz
Ukimen-pantailan aplikazio edo elementu bat irekitzeko
normalean hatzarekin sakatzen duzu. Baina elementu hauek
bi aldiz sakatu behar dituzu irekitzeko.
•
Zerrendatu aplikazio bateko elementuak, hala nola,
Mezularitza aplikazioko Zirriborroak karpeta.
•
Fitxategien zerrenda bateko fitxategiak, adibidez,
Argazkiak aplikazioan ateratako karpetako irudi bat.
Aholkua: Zerrenda-ikuspegi bat irekitzean, lehen
elementua nabarmenduta egoten da. Nabarmendutako
elementua irekitzeko, sakatu behin.
Fitxategi edo elementu bat behin sakatuz gero, ireki
beharrean nabarmendu egiten da. Elementuaren aukera
eskuragarriak ikusteko, hautatu
Aukerak
edo,
eskuragarri bada, hautatu ikonoa tresna-barran.
Hautatu
Erabiltzaileentzako dokumentu honetan aplikazioak edo
elementuak behin edo bitan sakatuz irekitzeko "hautatzen"
dituzu.
Adibidea:
Aukerak
>
Laguntza
hautatzeko, sakatu
Aukerak
eta jarraian sakatu
Laguntza
.
Arrastatu
Arrastatzeko, ezarri hatza pantailan eta labaindu pantailan
zehar.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
20

Adibidea: Web orri batean gora edo behera joateko,
arrastatu orria hatzarekin.
Pasa hatza
Hatza pasatzeko eskatzean, pasa hatza azkar pantailan
ezkerrera edo eskuinera.
Keinuak
Keinu egiteko, jarri hatza pantailan, labaindu azkar pantailan
zehar eta altxatu azkar hatza. Pantailako edukia mugitzen
jarraituko du askatu duzun unean zeukan abiaduran eta
noranzkoan. Korritzen den zerrenda bateko elementu bat
hautatzeko eta mugimendua gelditzeko, sakatu elementua.
Telefonoan, keinuen funtzioa eskuragarri dago Musika
erreproduzitzailean.
Mugitu edo joan
Barra bat duten zerrendetan gora edo behera joateko,
arrastatu barraren graduatzailea.
Zenbait zerrenda-ikuspegitan hatza zerrendako elementu
batean ezarri eta gora edo behera arrasta dezakezu.
Aholkua: Ikono baten deskribapen laburra ikusteko, kokatu
hatza ikonoaren gainean. Deskribapenak ez daude
eskuragarri ikono guztientzat.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
21

Ukimen-pantailako atzealdeko argia
Pantailaren atzeko argia pizteko, desblokeatu pantaila eta
teklatua, beharrezkoa izanez gero, eta sakatu menu-tekla.