Nokia N97 - Mail for Exchange

background image

Mail for Exchange

Mail for Exchange zerbitzuarekin laneko posta telefonoan

jaso dezakezu. Mezu elektronikoak irakur eta erantzun

ditzakezu, eranskinak ikusi eta editatu, egutegiko

informazioa ikusi, bilera eskaerak jaso eta erantzun,

hitzorduak antolatu eta kontaktuen informazioa ikusi,

gehitu eta editatu.
Mail for Exchange

Mail for Exchange aplikazioaren erabilera PIM datuen hari

gabeko sinkronizaziora mugatuta dago Nokia telefonoaren

eta baimendutako Microsoft Exchange zerbitzarien artean.

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

66

background image

Mail for Exchange instalatu ahal izateko zure konpainiak

Microsoft Exchange Server erabili behar du. Honez gain, zure

enpresako informatika teknikariak Mail for Exchange

aktibatu behar du zure kontuan.
Mail for Exchange instalatu aurretik ziurtatu ondorengoak

badituzula:

Enpresako posta elektronikoaren IDa

Zure lantokiko sarean sartzeko erabiltzaile izena

Zure lantokiko sarearen pasahitza

Zure sareko domeinuaren izena (jarri harremanetan zure

enpresako IKT sailarekin)

Zure Mail for Exchange zerbitzariaren izena (jarri

harremanetan zure enpresako IKT sailarekin)

Baliteke informazio gehiago sartu behar izatea; hau zure

enpresaren Mail for Exchange zerbitzariaren

konfigurazioaren araberakoa da. Ez baduzu informazio

zuzena, jarri harremanetan zure enpresako IKT sailarekin.
Mail for Exchange zerbitzuarekin blokeo-kodearen erabilera

derrigorrezkoa izan daiteke. Telefonoaren blokeo-kode

lehenetsia 12345 da, baina agian enpresako informatika

teknikariak beste bat zehaztu du.
Mezularitza ezarpenetan Mail for Exchange profila eta

ezarpenak ikus eta alda ditzakezu.