
Mezuak idatzi eta bidali
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. Mezuek asmo
txarreko softwarea eduki dezakete edo, edonola ere, zure
telefono edo ordenagailua kalte dezakete.
Multimedia mezu bat sortu edo mezu elektroniko bat idatzi
aurretik, konexio-ezarpen egokiak izan behar dituzu
zehaztuta.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake.
Txertatutako argazkiak muga gaindituz gero, telefonoak
argazkia txikiagotu dezake MMS bidez bidali ahal izateko.
Aukera bateragarriak dituzten telefonoek soilik jaso eta
bistara ditzakete multimedia-mezuak. Mezuen itxura aldatu
egiten daiteke mezua jasotzeko erabilitako telefonoaren
arabera.
Egiaztatu zure zerbitzu-hornitzaileak mezu
elektronikoetarako ezarritako tamaina-muga. Posta-
zerbitzariaren tamaina-muga gainditzen duen mezu
elektroniko bat bidaltzen saiatzen bazara, mezua Irteerako
ontzia karpetan geratzen da, eta telefonoak bidaltzeko
saiakerak egiten ditu erregularki. Mezu elektronikoak
bidaltzeko datu-konexioa behar da, eta erregularki bidaltzen
saiatzeagatik karguak kobra diezazkizuke zerbitzu-
hornitzaileak. Irteera ontzia karpetan, mezuak ezabatu edo
Zirriborroak karpetara mugi ditzakezu.
Mezularitzako sareko zerbitzuak behar dira.
Testu- edo multimedia-mezuak bidali
Hautatu
Mezu berria
.
Audio-mezuak edo mezu elektronikoak bidali
Hautatu
Aukerak
>
Sortu mezua
, eta dagokion aukera.
Hautatu hartzaileak edo taldeak kontaktuen zerrendan
Hautatu tresna-barran.
Sartu telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa eskuz
Sakatu
Nori
eremua.
Sartu multimedia-mezuaren edo mezu elektronikoaren
gaia
Sartu Gaia eremuan. Gaia eremua ikusgai ez badago, hautatu
Aukerak
>
Mezuaren goiburuak
ikusgai dauden eremuak
aldatzeko.
Idatzi mezua
Sakatu mezu-eremua.
Gehitu objektu bat multimedia mezuari edo mezu
elektronikoari
Hautatu eta dagokion eduki-mota.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
58

Gehitutako edukiaren arabera, mezua mota multimedia
mezura alda litzateke.
Bidali multimedia-mezua edo mezu elektronikoa
Hautatu
, edo sakatu deitzeko tekla.
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten
mezuak onartzen ditu. Mezu luzeagoak bi mezu edo
gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-
markak, bestelako ikurrak edo zenbait hizkuntzen aukerak
leku gehiago hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen
karaktere kopurua murriztu egiten da.