Nokia N97 - Multimedia mezuen ezarpenak

background image

Multimedia mezuen ezarpenak

Aukeratu

Menua

>

Mezularitza

eta

Aukerak

>

Ezarpenak

>

Multimedia mezua

.

Aukeratu hauetatik:

Irudiaren neurria — Zehaztu multimedia mezuetako

irudien tamaina.

MMS sortze-modua

Gidatua

aukeratzen bada, bidali

behar den mezua hartzaileak onartzen duen ala ez jakin

daiteke.

Murriztua

aukeratzen bada, telefonoak onartzen ez

diren mezuen bidalketa eragotziko du. Mezuetan edukiak

gehitzeko jakinarazpenik jaso gabe, aukeratu

Librea

.

Erabltzn. ari den sarbidea — Aukeratu konektatzeko

sargune lehenetsia.

Multimedia berreskuratz. — Hautatu mezuak jasotzeko

modua, eskuragarri badago. Etxeko sarean mezuak

automatikoki jasotzeko, aukeratu

Autom. etxeko sarean

.

Etxeko saretik kanpo, ohar batek multimedia mezuen

zentroan mezu berri bat dagoela jakinaraziko dizu.

Automatikoa beti

aukeratuz gero, telefonoak automatikoki

datu pakete aktiboen konexio bat egingo du mezua

berreskuratzeko, bai etxeko sarean baita ibiltaritzan ere.

Hautatu

Eskuzkoa

mezularitza-zentrotik multimedia

mezuak eskuz eskuratzeko edo hautatu

Desaktibatu

multimedia mezurik ez jasotzeko. Eskuratze automatikoa

agian ez da herrialde guztietan onartzen.

Baimendu izengab. mez. — Baztertu igorle anonimoen

mezuak.

Publizitatea jaso — Jaso iragarkiak multimedia mezu gisa

(sareko zerbitzua).

Jaso txostenak — Bistaratu mezuen egoera erregistroan

(sareko zerbitzua).

Ukatu txosten-bidalketa — Saihestu telefonoak jasotako

mezuen irakurragiriak bidaltzea.

Mezuaren balio-aldia — Aukeratu mezu zentroak zenbat

denboran saiatu behar duen mezua bidaltzen, lehenengo

saiakerak huts egingo balu (sareko zerbitzua). Zehaztutako

denbora epean mezua ezin izan bada bidali, mezuen

zentrotik ezabatuko da.
Telefonoak sareko konexioa behar du bidalitako mezu bat

jaso edo irakurri den jakiteko. Sarearen eta beste hainbat

baldintzen arabera, informazio hau ez da guztiz fidagarria.