
Mezularitzako ikuspegi nagusia
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
(sareko zerbitzua).
Mezu bat idazteko, aukeratu
Mezu berria
.
Aholkua: Maiz bidaltzen dituzun mezuak behin eta berriz
idatzi behar ez izateko, erabili Nire karpetak ataleko
Txantiloiak karpetan dauden testuak. Txantiloiak sor eta
gorde daitezke.
Mezularitzan karpeta hauek daude:
Sarr. erretilua — Jasotako mezuak hemen gordetzen
dira, mezu elektronikoak eta informazio zerbitzuko mezuak
izan ezik.
Nire karpetak — Antolatu zure mezuak karpetetan.
Postontzia — Konektatu urrutiko postontzira mezu
elektroniko berriak berreskuratzeko edo aurretik
jaitsitakoak konektatu beharrik gabe ikusteko.
Zirriborroak — Bidali ez diren zirriborroak hemen
gordetzen dira.
Bidalitakoak — Bidalitako azken mezuak hemen
gordetzen dira, Bluetooth bidez bidalitako mezuak izan ezik.
Karpeta honetan gordetzen den mezuen kopurua alda
daiteke.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
57

Irte. erretilua — Bidali gabeko mezuak irteera ontzian
gordetzen dira, adibidez, zure telefonoa sarearen
estalduratik kanpo dagoenean.
Hartu-agiriak — Sareak bidalitako testu eta multimedia
mezuen bidalketa txosten bat bidaltzeko aukera eskaintzen
du (sareko zerbitzua).