Nokia N97 - Posta elektronikoaren ezarpenak zehaztu

background image

Posta elektronikoaren ezarpenak zehaztu

Aukeratu

Menua

>

Mezularitza

eta

Postontzia

.

Posta elektronikoa erabiltzeko, Interneteko sargune (IAP)

balioduna eduki behar duzu telefonoan eta posta

elektronikoaren ezarpenak behar bezala zehaztu behar

dituzu.
Aparteko kontu elektroniko bat eduki behar duzu. Jarraitu

zure urrutiko postontziaren zerbitzariak eta internet

hornitzaileak (ISP) eskainitako argibideak.

Mezularitza

>

Postontzia

aukeratzen baduzu eta kontu

elektronikoa ezarrita ez baduzu, bat ezartzeko eskatuko

zaizu. Posta elektronikoaren ezarpenak postontzi gidarekin

sortzen hasteko, aukeratu

Hasi

.

Postontzi berri bat sortzen duzunean, postontziari

esleitutako izenak Postontzia ordezkatzen du Mezularitzaren

ikuspegi nagusian. Guztira sei postontzi eduki ditzakezu.