
FM transmisorea
FM transmisorea
FM transmisorearen eskuragarritasuna herrialdearen
araberakoa da. Gida idazterako garaian, FM transmisorea
Europako herrialde hauetan erabil zitekeen: Alemania,
Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua,
Espainia, Estonia, Finlandia, Herbehereak, Irlanda, Islandia,
Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia,
Portugal, Suedia, Suitza, Turkia eta Txekiar Errepublika.
Informazio eguneratua eta Europaz kanpoko herrialdeen
zerrenda ikusteko, zoaz www.nokia.com/fmtransmitter
helbidera.
FM transmisorearekin, gailuan gordetako abestiak FM irrati
bateragarri baten bidez entzun ditzakezu, adibidez, autoko
irratiaren edo etxeko ekipo estereoaren bidez.
Transmisorearen frekuentziaren tartea 88.1 eta 107.9 MHz
bitartekoa da.
FM transmisorearen funtzionamendu distantzia 2
metrotakoa da gehienez (6,5 oin). Transmisioak
interferentziak izan litzake oztopoak direla eta, hala nola,
hormak, beste gailu elektronikoak edo irrati-kate publikoak.
FM transmisoreak interferentziak eragin ditzake frekuentzia
berean funtzionatzen duten hurbileko FM irratietan.
Interferentziak saihesteko, bilatu libre dagoen FM
frekuentzia irrati hartzailean FM transmisorea erabili
aurretik.
Telefonoko FM transmisorea eta FM irratia ezin dira aldi
berean erabili.