
Podcasting aplikazioaren ezarpenak
Nokia Podcasting aplikazioa irekitzeko, aukeratu
Menua
>
Aplikazioak
>
Podcasting
.
Nokia Podcasting aplikazioa erabili aurretik, zehaztu zure
konexio eta deskarga ezarpenak.
Konektatzeko modu gomendatua WLAN da. Bestelako
konexio metodoak erabili aurretik, jo zerbitzu
hornitzailearengana baldintzak eta datu zerbitzuen kostuak
ezagutzeko. Adibidez, tarifa finkoko datu plan batek datu
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
117

kopuru handiak transferitzeko aukera ematen du, hilero
zenbateko jakin bat ordainduz.
Konexio ezarpenak
Konexio ezarpenak editatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Konexioa
eta hauetatik:
Lehenetsitako sargunea — Aukeratu sargunea zure
Interneteko konexioa zehazteko.
Bilatu URL zerbitzaria — Zehaztu erabili nahi duzun
podcasten bilaketa zerbitzuaren URLa.
Deskarga ezarpenak
Deskarga ezarpenak editatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Deskargatu
eta hauetatik:
Hemen gorde: — Aukeratu podcastak gordetzeko memoria.
Eguneratzeen tartea — Zehaztu podcasten eguneratze
maiztasuna.
Hurrengo eguner. data — Zehaztu hurrengo eguneratze
automatikoaren data.
Hurrengo eguner. ordua — Zehaztu hurrengo eguneratze
automatikoaren ordua.
Eguneratze automatikoak egiteko sargune lehenetsi bat
zehaztu edo Nokia Podcasting aplikazioa abiarazi behar da.
Nokia Podcasting aplikazioa abian ez bada, eguneratze
automatikoak ez dira burutuko.
Deskarga muga (%) — Zehaztu podcasten deskargentzat
eskuragarri dagoen memoriaren ehunekoa.
Muga gaindituz gero — Zehaztu zer egin deskargek muga
gainditzen dutenean.
Aplikazioaren ezarpenetan podcastak automatikoki
berreskuratzea zehaztuz gero, zure zerbitzu hornitzailearen
saretik datu kopuru handiak bidaliko dira. Datuak igortzeko
tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo zerbitzu
hornitzailearengana.
Lehenetsitako ezarpenak berrezartzeko, aukeratu
Aukerak
>
Berrez. lehenets.
ezarpenen ikuspegian.