Nokia N97 - Mapen ikuspegi orokorra

background image

Mapen ikuspegi orokorra

Hautatu

Menua

>

Mapak

.

Ongi etorri Mapetara.
Mapak aplikazioak gertu dagoena erakusten dizu, zure

ibilbidearen plangintza egiten lagunduko dizu eta joan nahi

duzun tokira gidatuko zaitu.

Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.

Aurkitu zure bidea pausoz pausoko jarraibideen bidez.

Sinkronizatu zure kokapen eta ibilbiderik gogokoenak

zure telefonoaren eta Ovi Mapak Interneteko

zerbitzuaren artean.

Begiratu eguraldiaren iragarpena eta tokiko beste

informazio batzuk, eskuragarri badaude.

Oharra: Mapak, sateliteko irudiak, ahots-fitxategiak, gidak

edo trafikoaren informazioa deskargatzean datu kopuru

handiak transmititzen dira (sareko zerbitzua).
Baliteke zerbitzu batzuk eskuragarri ez egotea herrialde

guztietan, eta hizkuntza batzuetan bakarrik eskaintzea.

Zerbitzu horiek sarearen mende egon daitezke. Informazio

gehiagorako, jarri zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu

gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu telefono honetan

ematen diren mapetan soilik.

Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari buruzko

informazioa eta bestelako zerbitzuak Nokiarekin zerikusirik

ez duten hirugarrenek sortu dituzte. Baliteke informazioa

guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta eskuragarritasunaren

araberakoa izango da. Ez sekula informazio honetaz eta

erlazionatutako zerbitzuez soilik fida.