Nokia N97 - Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

Bateria eta kargagailuaren informazioa

Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili beharreko

bateria BP-4L da. Baliteke Nokiak bateria modelo gehiago eskuragarri izatea telefono

honentzat. Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da:

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

147

background image

AC-10. Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan daiteke entxufe motaren

arabera. Entxufe ezberdinak ondorengoen bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C,

K edo UB.

Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten da.

Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu

egin beharra dago. Erabili soilik Nokiak onartutako bateriak eta kargatu bateria Nokiak

zure telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuekin soilik.

Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada,

beharbada kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko

da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,

kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk

igaro litezke.

Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua

deskonektatu.

Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta

telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz kargatutako bateriarik kargagailura

konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz

kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.

Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria 15º eta 25º artean gordetzen

saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten

dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez

funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.

Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen

batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal positibo (+) eta

negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda metalikoen antza dute

baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke.

Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo konektatutako objektua

hondatu egin litezke.

Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian,

tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako

hondakinekin batera.

Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa

edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero, saihestu bateriaren likidoa azala edo begiak

ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo zoaz

medikuarengana.

Kaltetzea. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean,

ez ezazu bateria ur edo beste likidoren batean murgildu edo busti. Bateriak lehertu egin

daitezke hondatuta badaude.

Behar bezala erabiltzea. Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Bateriaren

erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa

edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela irudituko

balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili

hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun

mantendu.