Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako
sistema elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio
elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren
kontrol elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa lortzeko, egiaztatu
autoaren edo honen ekipamenduaren fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu. Behar
bezala instalatu edo erabili ezean, arriskuak sor daitezke eta bermea baliogabe daiteke.
Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko osagarriek behar bezala
funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo material
lehergarriak telefonoa, haren zatiak edo osagarriak daramatzazun toki berean. Gogoratu
airbag-ak indar handiarekin puzten dela. Ez jarri telefonoa edo osagarriak airbag-a
aterako den tokian.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
150
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea
arriskutsua izan daiteke hegazkinaren funtzionamendurako eta legez kanpokoa izan
daitekeelako.