
Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak betetzen ditu baldin eta modu
egokian erabiltzen bada edo belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 1,5
zentimetrotara (5/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun zorro babesle, gerriko
poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez
aipatutako distantziara eraman beharko zenuke.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
149

Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate honeko sare konexioa beharrezkoa da.
Datu-fitxategiak edo mezuak beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat
eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak transmisioa amaitu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar
ditzake. Ez itzazu jarri kreditu txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik
gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.