Nokia N97 - Larrialdi deiak

background image

Larrialdi deiak
Garrantzitsua:
Telefono mugikorrek, telefono hau barne, irrati seinaleak, hari gabeko

eta lehorreko sareak eta erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz funtzionatzen

dute. Zure gailuak Internet bidezko ahots deiak onartzen baditu (Interneteko deiak),

aktibatu bai mugikorra bai Interneteko telefonoa. Honela, telefonoak larrialdi deiak

egiteko mugikorraren sarea eta Internet hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta badaude.

Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono

mugikor baten menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun

larrialdietarako.

Larrialdi deiak egiteko:

1

Telefonoa itzalita badago, piztu ezazu. Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra

daukan ala ez. Telefono motaren arabera, baliteke ondorengoak ere egin behar

izatea:

Sartu SIM txartela, telefonoak bat badarabil.

Desgaitu aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa.

Aldatu profila deskonektatuta modutik modu aktibora.

Pantaila eta teklatua blokeatuta badaude, mugitu telefonoaren alboan

dagoen blokeo etengailua desblokeatzeko.

2

Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste, bistaratutakoa ezabatu eta telefonoa

deietarako prestatzeko.

3

Ireki markagailua markagailuaren ikonoa aukeratuz (

).

4

Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi zenbakiak tokiaren arabera

alda daitezke.

5

Sakatu deitzeko tekla.

Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio guztia ahalik eta zehatzen.

Zure telefono mugikorra komunikatzeko modu bakarra izan daiteke istripu bat dagoen

tokian. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den bitartean.