Nokia N97 - Ziurtagiri informazioa (SAR)

background image

Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko arauak betetzen ditu.

Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Araudi internazionalek

gomendatzen duten irrati uhinekiko arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago.

Araudi hauek ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatu ditu eta pertsona guztiak

babesteko marjina daukate, adina edo osasuna kontutan izan gabe.

Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak Berariazko Absortzio Tasa (Specific

Absorption Rate) edo SAR moduan ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du. ICNIRP

araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa da, 10 gramoko

ehunean erabilita batezbeste. SAR probak funtzionamendu posizio estandarretan egiten

dira, telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen duen bitartean probatutako

frekuentzia banda guztietan. Funtzionatzen ari den telefono baten kasuan kasuko SAR

maila, gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren telefonoa sarea atzitzeko behar

duen indarra erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen

arabera alda daiteke, adibidez, sare estazio gune batekiko zein hurbil zauden.

SAR balio altuena ICNIRP araudien arabera telefonoa belarrian erabiltzeko honakoa da:

0,66 W/kg.

Telefonoaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman ditzake. SAR balioak

proba eta informazio nazionalen eskakizunen eta sareko bandaren araberakoak izan

daitezke. SAR-i buruzko informazio gehiago jasotzeko kontsultatu ezazu produktuari

buruzko informazioa helbide honetan: www.nokia.com.

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

151