
Telefonoa zaintzea
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili behar
da. Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek
edo egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan
ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz lehortzen
berriz jarri baino lehen.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal
higikorrak eta osagarri elektronikoak honda daitezke.
•
Ez ezazu gorde telefonoa tenperatura hotzak edo altuak dauden tokietan.
Tenperatura altuek gailu elektronikoen iraupena laburtu, bateriak hondatu eta
plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete. Telefonoa tenperatura hotzetik bere
tenperatura normalera iristen denean, barruan hezetasuna sor daiteke, eta horrek,
zirkuitu elektronikoen plakak honda ditzake.
•
Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu
zakarrean erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur
daitezke.
•
Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri
gogorrik telefonoa garbitzeko. Erabili oihal leuna, garbia eta lehorra bakarrik
gailuaren gainaldea garbitzeko.
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu
egokia galarazi dezake.
•
Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik erabili.
Baimenik gabeko antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu eta
irrati tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.
•
Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.
•
Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun-kopia bat, kontaktu eta
agendako oharrak, esaterako.
•
Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal
ezazu telefonoa eta ken iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargagailu edo beste edozein
osagarrirentzat.