
Zure telefonoa
Gida honetan deskribatutako telefonoa (E)GSM 850, 900,
1800, 1900 MHz, eta UMTS 900, 1900, 2100 MHz sareak
telefonoan erabiltzeko onetsita dago. Sareei buruzko
informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak bete
eta tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta
legezko eskubideak errespetatu behar dira, copyright
eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako
edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea
galarazita egon liteke.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
6

Gailuak zenbait konektibitate metodo ditu. Ordenagailuek
bezalaxe, telefonoak ere birusak eta bestelako eduki
kaltegarriak jaso ditzake. Mezu, konektibitate eskaera,
bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan. Instalatu eta
erabili software kaltegarriaren aurkako segurtasuna eta
babesa ematen duten iturri fidagarrietako zerbitzuak eta
softwarea soilik, esaterako, Symbian aplikazioak edota Java
Verified™ froga gainditu dutenak. Zure telefonoan eta hari
konektatutako edozein ordenagailutan birus kontrako edo
bestelako segurtasun softwarea instalatzea gomendatzen
da.
Garrantzitsua: Telefonoak antibirus aplikazio bakarra
onartzen du. Antibirus aplikazio bat baino gehiago izanez
gero, errendimenduan eta funtzionamenduan eragina izan
lezake edo baliteke telefonoak funtzionatzeari uztea.
Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta
laster-markak izan ditzake instalatuta. Zure telefonoaren
bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko aukera
izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude
Nokiarekin afiliatuta eta Nokiak ez du hauen inolako
ardurarik bere gain hartzen. Webgune hauetara sartzea
erabakiz gero, eduki edo segurtasun neurriak hartzea
gomendatzen da.
Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak
piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko
gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Bulegoko aplikazioek Microsoft Word, PowerPoint, eta Excel-
en (Microsoft Office 2000, XP, eta 2003) funtzio orokorrak
onartzen dituzte. Fitxategi mota guztiak ezin dira ikusi edo
aldatu.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren
segurtasun-kopiak egin edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren
erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gida honetako irudiak eta telefonoaren pantailan
agertzen direnak desberdinak izatea.